Klubak
Nafarroako Herri Kirol Federazioak bai pertsona fisikoak bai Nafarroan helbide soziala duten kirol erakundeak biltzen ditu (kirol klubak, kirol klub filialak, eskoletako kirol klubak eta kirol sozietate anonimoak).
Nafarroako Herri Kirol Federazioko partaide diren kirol kluben zerrenda:
- Areso Kirol Elkartea
- Basaburuko Herri Kirol Taldea
- Baztan-Bidasoako Gure Kiroletako Kluba
- Amaiur Kirol Taldea
- Andra Mari Kirol Elkartea
- Beti-Gazte Kirol Elkartea
- BKE-Berriozar Kirol Elkartea
- Ekaitza Kirol Elkartea
- Gure Txokoa Kirol Elkartea
- Har Hitza Kirol Elkartea
- Igantziko Biltoki Kirol Elkartea
- Sakana Sokatira Neska Taldea
- Ultzama Kirol Elkartea
Kirol Elkartea edo kluba nola sortu
Estatutuek ezartzen dituzte Nafarroako Herri Kirol Federazioaren antolaketa eta funtzionamendurako funtsezko ereduak: kideen eskubide eta betebeharrak, kirol-diziplina, eta, lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen funtzionamendua, beste gaien artean.
- Lehenik kirol erakunde bat sortu behar da eta Nafarroako Kirol Institutuko Kirol Entitateen Erregistroan inskribatu.

- Kluba Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu ondoren, Nafarroako Kirol Institutuak Estatutuak zigilatuta eta Erregistroko diligentzia gutuna bidaliko ditu.
- Aipaturiko dokumentazioaren kopia bat Federazioan entregatu beharko da.