BERRIAK
Federazioko telefono finkoan ditugun arazo teknikoak direla eta ezin dugu kanpoko deiarik jaso.
irakurri gehiago >Abuztuaren 17an jokatuko da Ezkurran, atsaldeko 18:00tan.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.
Parte hartzaileak:
Lana lehen bukatzen duten 3 aizkolariak mailaz igoko dira.
Txapelketa honekin batera, Josetxo Urrutiak harrijasotze erakustaldia eskeiniko du.
irakurri gehiago >
Abuztuaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan jokatuko da Arantzako pilotalekuan.
Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.
Parte hartzaileak:
- Asier Pellejero (Areso)
- Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)
- Iban Resano (Dorrao)
- Jon Telletxea (Beintza Labaien)
- Mikel Indakotxea (Zubieta)
- Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien)
- Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)
- Xuban Kañamares (Arostegi)
Oharrak:
- Ander Erasun, Aitor Senosiain, Moises Gogorzak eta Patxi Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki dute. Patxi Mindegiak medikuaren agiria aurkeztu du. Gainontzeko hiruak maila galduko dute.
- Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Finala irailaren 30ean jokatuko da Igantzin.
irakurri gehiago >Igandean abuztuak 26, Nafarroako Herriz Herri Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da Lakuntzan arratsaldeko 18:00etan.
Herriz Herri Txapelketan izena eman duten hiru taldeak (Basaburua, Menditarrak eta Antsoberrrik) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).
irakurri gehiago >Heldu den igandean, abuztuak 26, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatuko da Gorritiko Plazan, eguerdiko 12:30etan.
irakurri gehiago >
Nafarroako Herri Kirol Federazioa itxita egonen da abuztuaren 27tik irailaren 2a arte.
Edozein gauza dela email bat bidali info@herrikirolaknafarroa.org helbidera edo mezu bat utzi 948 450900 telefonoan.
irakurri gehiago >