BERRIAK

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketa - Lehen Kanporaketa

Heldu den igandean, abuztuak 5, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Beintzako Plazan, arratsaldeko 18:00etan.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

 

Parte hartzaileak hamalau izanen dira:

- Beñat Lekue (Bizkaia)

- Aritz Oregi (Bizkaia)

- Ioritz Gisasola (Bizkaia)

- Xabier Gartzia (Bizkaia)

- Julen Larrea (Bizkaia)

- Jaime Huertas (Gipuzkoa)

- Xuban Kañamares (Nafarroa) Arostegi

- Mikel Indakotxea (Nafarroa) Zubieta

- Jesus Etxeberria (Nafarroa) Beintza-Labaien

- Borja Fernandez (Gipuzkoa)

- Manuel Fraile (Gipuzkoa)

- Iñigo Landa (Gipuzkoa)

- Jon Esnal (Gipuzkoa)

- Julen Aranberri (Gipuzkoa)

 

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren beste hiru aizkolariekin batera.

 

Bigarren kanporaketa Gorritin (Nafarroa) jokatuko da abuztuaren 26an, eguerdiko 12:30etan eta bertan ondorengo 13 aizkolariak arituko dira: Luis Polanco (Ar), Jon Rodriguez (Ar), Juan Rodriguez (Ar), Hodei Ezpeleta (Bi), Done Intxausti (Bi), Daniel Lopez (Bi), Esteban Muñiz (Bi), David Naredo (Bi), Jon Telletxea (Na), Eneko Saralegi (Na), Goizeder Belza (Na), Aitor Urteaga (Gi), Jokin Alkizalete (Gi).

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación