BERRIAK

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

Abuztuaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan jokatuko da Arantzako pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.

Parte hartzaileak:

-         Asier Pellejero (Areso)

-         Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)

-         Iban Resano (Dorrao)

-         Jon Telletxea (Beintza Labaien)

-         Mikel Indakotxea (Zubieta)

-         Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien)

-         Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)

-         Xuban Kañamares (Arostegi)

Oharrak:

-         Ander Erasun, Aitor Senosiain, Moises Gogorzak eta Patxi Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki dute. Patxi Mindegiak medikuaren agiria aurkeztu du. Gainontzeko hiruak maila galduko dute.

-         Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Finala irailaren 30ean jokatuko da Igantzin.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación