BERRIAK

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa

Igandean abuztuak 26, Nafarroako Herriz Herri Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da Lakuntzan arratsaldeko 18:00etan.

 

Herriz Herri Txapelketan izena eman duten hiru taldeak (Basaburua, Menditarrak eta Antsoberrrik) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).

PROBA KONBINATU BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO LANAK

 

LEHEN PROBA KONBINATUA (3 txanda).

Txanda bakoitzean egin beharreko lana:

 

Modalitatea

Parte hartzaile kopurua

 

Lana

LOKOTX BILTZEA

1

15 lokotx (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu)

ZAKUA

2

40 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak 2 itzuli eman plazari (160 m)

AIZKORA

1

45 ontzako enbor bat moztu

KORRIKA

1

5 itzuli eman plazari (400 m)

ARPANA

2

Etzanda jarritako metroko enborrari 4 korte

 

 

BIGARREN PROBA KONBINATUA (Bi kirol)

 

TXINGA-ERAMATEA

50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin

INGUDE ALTXATZEA

18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean

 

 

JOKATZEKO SISTEMA. 

 

            * Lehen proba konbinatua

Liga sistema: Hiru jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian, puntu guztiak batu ondoren berdinketarik baldin bada, jardunaldi guztietako postuak hartuko dira kontutan. Berdinketa egoten segitzen bada, denborak hartuko dira kontutan.

  • Bigarren proba konbinatua (hiru kirol)

Liga sistema: Hiru jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian berdinketa egonez gero, berdinketa haustea proba bakarrean eginen da (ingudean edo txingetan), zozketa bidez aukeratuko delarik berdinketa haustea egiteko proba.

 

Jardunaldi bakoitzean, puntu orokorrak honela banatuko dira: 

Hiru talde direnez: Lehen sailkatuak 3 puntu, bigarren sailkatuak 2 puntu eta hirugarren sailkatuak puntu 1.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación