BERRIAK

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

Irailaren 23an, arratsaldeko 17:30etan jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketan bederatzi aizkolarik hartuko dute parte:

 

1. Iker Vicente (Otsagi)

2. Jon Rekondo (Leitza)

3. Ruben Saralegi (Leitza)

4. Joxean Etxeberria (Ziga)

5. Donato Larretxea (Arantza)

6. Julen Kañamares (Arostegi)

7. Eneko Saralegi (Leitza)

8. Juan Jose Lopez (Lezaun)

9. Oier Kañamares (Arostegi)

 

Mieltxo Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki du, medikuaren agiria aurkeztu du.

 

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben  jokatuko da azaroaren 16an, arratsaldeko 18:00etan.

 

 

 

 

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación