BERRIAK

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala/Euskal Herriko Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Bi txapelketa hauek irailaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan jokatuko dira Igantziko pilotalekuan.

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

Parte hartzaileak:                    

- Iban Resano (Dorrao)                

- Asier Pellejero (Areso)                                      

- Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)

- Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)

- Mikel Indakotxea (Zubieta)                    

 

Oharrak:

-         Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira, heldu den urtean lehen mailan hartuko dute parte.

 

Euskal Herriko Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Lana: 1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx bildu

Parte hartzaileak:                    

- Maika Ariztegi (Nafarroa)                      

- Ainhoa Iraizoz (Nafarroa)                                  

- Zuriñe Frutos (Araba)

- Jone Uhalde (Araba)

- Goizalde Aransolo (Bizkaia)

- Ainhoa Ortega (Bizkaia)

 

Txapelketa hauetaz gain herritarren arteko herri kirol proba desberdinak ikusteko aukera izanen da.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación