BERRIAK

Euskal Herriko II. Mailako Aizkora Txapelketako Kanporaketa

Urriaren 7an (igandea), Durangoko Landa Kirol gunean (Landako I-go Barrio aretoan) jokatuko da eguerdiko 12:00etan. Kanporaketa ikusteko 15 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Hiru kanaerdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat.

Kanporaketan arituko diren aizkolariak:

- Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba)

- Eloy Corchero (Araba)

- Jesus Mari Mujika (Ibarra, Gipuzkoa)

- Aratz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa)

- Luis Mari Txapartegi (Zestoa, Gipuzkoa)

- Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa)

- Oihan Larretxea (Bera, Nafarroa)

- Julen Kañamares (Arostegi, Nafarroa)

- Jose Antonio Etxeberria (Ziga, Nafarroa)

- Oier Kañamares (Arostegi, Nafarroa)

- Iban Resano (Dorrao, Nafarroa)

- Asier Pellejero (Areso, Nafarroa)

 

Lehen sei postuetan sailkatzen diren aizkolariak lortuko dute txartela azaroaren 4an Iurretan (Bizkaia) jokatuko den finalean aritzeko.

 

Ikusi kartela.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación