BERRIAK

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2018

Datorren larunbatean, azaroak 17, txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da Elizondoko pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.

Guztira 4 jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak bi pisutan lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira. Emakumezkoak berriz, seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira.

Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko).

 

 

Jokatzeko sistema:

Gizonezkoen taldeak 640 Kg.         2 jardunaldi liga sistema bidez

Gizonezkoen taldeak 600 Kg.         2 jardunaldi liga sistema bidez

Talde mistoak 550 Kg.                    2 jardunaldi liga sistema bidez

Emakumezkoen taldeak 375 Kg.    2 jardunaldi liga sistema bidez

 

Egutegia:

Azaroak 3, Arbizu (17:00)               640 kiloko lehen jardunaldia / 375 kiloko lehen jardunaldia

Azaroak 11, Aldatz (12:30)             640 kiloko bigarren jardunaldia / 375 kiloko bigarren jardunaldia

Azaroak 17, Elizondo (17:00)         600 kiloko lehen jardunaldia / 550 kiloko lehen jardunaldia

Azaroak 24, Lesaka (17:00)           600 kiloko bigarren jardunaldia / 550 kiloko bigarren jardunaldia

 

 

Taldeak:

Gizonezkoak 640 kilo:         Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain eta Txantrea

Gizonezkoak 600 kilo:         Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain eta Txantrea

Emakumezkoak 375 kilo:   Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain eta Txantrea

Mistoak: 550 kilo:               Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain “a”, Antsoain “b” eta Txantrea

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación