BERRIAK

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala/Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa

Bi txapelketa hauek azaroaren 16an jokatuko dira Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan arratsaldeko 18:00etan.

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Finalean ondorengo bost aizkolariak hartuko dute parte:

- Iker Vicente (Otsagi)

- Jon Rekondo (Leitza)

- Ruben Saralegi (Leitza)

- Oier Kañamares (Arostegi)

- Joxean Etxeberria (Ziga)

 

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.

 

Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoan bost bikotek hartuko dute parte:

- Mikel Eugi (Beuntza) – Itxaso Onsalo (Areso)

- Endika Garay – Irune Biurrun (Antsoain)

- Tasio Ugarte – Alba Cobo (Antsoain)

- Unai Bertiz (Sunbilla) – Esti Gastearena (Iruñea)

- Josetxo Barberena (Iraizotz) – Ainhoa Iraizoz (Eltso)

 

Egin beharreko lana: Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai.

 

15 euroko sarrera ordaindu beharko da Ferietako herri kirol jaialdia ikusteko

 

Ikusi kartela.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación