BERRIAK

Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2019

Martxoaren 31an Nafarroako Herri Kirol Jokoen hirugarren jardunaldia jokatuko da Erratzun, goizeko 10:30etatik aurrera.

Herri kirol Joko hauek apirilaren 14a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik. Jardunaldi guztiak, finala ezik, goizeko 10:30etan hasiko dira.

1.Jardunaldia: Txantrea, martxoaren 17an

2.Jardunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 24an

3.Jardunaldia: Erratzun, martxoaren 31an

4.Jardunaldia: Berriozarren, apirilaren 7an

5.Jardunaldia (FINALA): Altsasun, apirilaren 14an

 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.

Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa,  txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).

Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).

Ondorengo Taulan  parte hartzaileak azaltzen dira:

 

Kimuak

(2007-2008)

Haurrak 

(2005-2006)

 

Kadeteak

(2003-2004)

KONBINATUA

 

KONBINATUA

SOKATIRA

KONBINATUA

SOKATIRA

Araxes

 

 

Araxes

Araxes

 

Txantrea

Txantrea

 

 

Berriozar A

Berriozar

Berriozar

Berriozar

Berriozar

Berriozar B

 

 

 

 

Intsusburu

 

Iñigo Aritza

Iñigo Aritza

Iñigo Aritza

Gainsol

 

 

 

 

Bargagain

 

 

 

 

Antsoain A

Antsoain A

Antsoain A

Antsoain

Antsoain

Antsoain B

Antsoain B

Antsoain B

 

 

Antsoain C

 

 

 

 

Artzanegi

 

 

 

 

Igantzi

Igantzi

 

 

 

Andra Mari 1

Andra Mari 1

Andra Mari 1

Andra Mari

Andra Mari 1

Andra Mari 2

Andra Mari 2

Andra Mari 2

 

Andra Mari 2

Andra Mari 3

Andra Mari 3

Andra Mari 3

 

 

Andra Mari 4

 

Andra Mari 4

 

 

Andra Mari 5

 

 

 

 

Andra Mari 6

 

 

 

 

Andra Mari 7

 

 

 

 

BRT Menditarrak

BRT Menditarrak

 

BRT Menditarrak

 

Basaburua+Araxes

Basartza

 

Basarnegi

Basarnegi

 

Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:

-          Berriozar (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar

-          Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz

-          Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu

-          Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan

-          Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu

-          Igantzi (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi

-          BRT Menditarrak (Baztan-Bidasoako G.K.K.). Baztan eta Ultzama

-          Basartza (Araxes, Basaburua eta Artzanegi artean osatutako taldea). Betelu, Berroeta, Baztan eta Ibero

-          Basarnegi (Basaburua eta Artzanegi artean osatutako taldea). Berroeta, Baztan eta Ibero

-          Antsoain (Antsoaingo Herri Kirol Taldea). Antsoain

-          Txantrea (Txantrea Kirol Elkartea). Txantrea

 

 

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

 

KIMUAK

 

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx biltzea

1

8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                          

Txingak

1

80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) 

Zakulariak

3

80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 metro (bi buelta plazari)

 

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

 

HAURRAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx Biltzea

1

10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                        

Txingak

1

80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 m.  (2 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 2 korte

 

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

 

 

KADETEAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Koxkoak

1

12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita               

Txingak

1

60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

240 m.  (3 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 3 korte

 

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación