BERRIAK

Euskal Herrialdeen arteko Herri Kirol Txapelketa

Abuztuaren 31an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera jokatuko da Bilboko Doña Casilda parkeko zelaian (euria eginez gero, Zorrotza auzoko pilotalekuan)

Bertan Euskal Herriko Herrialde gehienek parte hartuko dute.

 

Probak ondorengoak izanen dira:

Sokatira                  600 kiloko kategoria mistoa

Lokotx Biltzea          50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak                 

Ingude altxatzea      18 kiloko ingudea ahalik eta gehien altxatu minutu t’erdian

Lasto altxatzea         45 kiloko lastoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz

Harrijasotzea            100 kiloko harria ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz

Txinga-erute             50 kiloko txingekian ahalik eta plaza gehien egin

Orga jokoa                Ahalik eta bira gehien eman gurdiari

Zaku lasterketa        80 kiloko zakuarekin 360 metro (hiru kirolari)

Trontza                      Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 ebaketa eman.    

Aizkora                      45 ontzako  lau enbor moztu

 

Nafarroako selekzioa osatuko duten kirolariak:

 

SOKATIRA:                       Beti-Gazte (Lesaka)

LOKOTX BILTZEA:             Unai Iantzi (Aniz)

INGUDE ALTXATZEA:        Alex Fernandez (Iruña)

LASTO ALTXATZEA:           Iñigo Goienetxe (Amaiur)

HARRIJASOTZEA:             Jon Irañeta (Irurtzun)

TXINGAK:                        Daniel Saldias (Arraiotz)

ORGA JOKOA:                  Xabier Urrutia (Arraiotz)

ZAKUA:                           Iñaki Iraizoz (Esain), Oier Aizkorbe (Berriozar), Oskar Aguas (Berriozar)

ARPANA:                         Mikel Eugi (Beuntza) – Itxaso Onsalo (Areso)  

AIZKORA:                        Iker Vicente (Otsagi)

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación