BERRIAK

Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

Irailaren 22an, arratsaldeko 17:30etan jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketan bederatzi aizkolarik hartuko dute parte:

  1. Iker Vicente (Otsagi)
  2. Jon Rekondo (Leitza)
  3. Joxean Etxeberria (Ziga)
  4. Oier Kañamares (Arostegi)
  5. Ruben Saralegi (Leitza)
  6. Juan Jose Lopez (Lezaun)
  7. Eneko Saralegi (Leitza)
  8. Iban Resano (Dorrao)
  9. Asier Pellejero (Areso)

 

Julen Kañamaresek ezin izanen du parte hartu azkenean. Medikuaren agiria aurkeztu du aste honetan.

 

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben  jokatuko da azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan.

Azkeneko bi sailkatuek printzipioz maila galduko dute. Azken aurreko sailkatuak Julen Kañamaresen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación