FEDERAZIOA
Batzar Nagusia Federazioaren organo gorena da. Bere funtzio nagusiak ondorengoak dira: urteko aurrekontua onartzea eta likidatzea, kirol egutegia egitea, Federazioko Lehendakaria hautatzea eta Estatutuak onartzea eta aldatzea. Batzar Nagusiko kideek, gutxienez, urtean behin elkartu beharko dute, karguen iraupena lau 4 urtekoa delarik, eta Udako Joku Olinpikoekin bat egingo dutenak. Kirol Elkarte, tekniko, epaile eta kirolariez osatua dago Batzar Nagusia. Zuzendaritza Batzordeko kideak berriz, Lehendakariak aukeratzen ditu.
Estatutuek ezartzen dituzte Nafarroako Herri Kirol Federazioaren antolaketa eta funtzionamendurako funtsezko ereduak: kideen eskubide eta betebeharrak, kirol-diziplina, eta, lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen funtzionamendua, beste gaien artean.