EMAITZAK

Emaitzak: Azaroa 2019

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 3. jardunaldia

Larunbatean, azaroak 2, Nafarroako Sokatira Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Leitzan. Larunbateko jardunaldian 550 kilo azpitiko talde mistoak eta 480 kilo azpitiko emakumezko tasldeak hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

550 KILO (Mistoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI-GAZTE        4 puntu

2.- TXANTREA          2,5 puntu

3.- BERRIOZAR        2,5 puntu

4.- ANTSOAIN           1 puntu

 

480 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- TXANTREA              2,5 puntu

2.- BETI-GAZTE           2,5 puntu

3.- ANTSOAIN              1 puntu

 

 

Datorren azaroaren 9an,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Lesakako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 4. jardunaldia (Lesaka)

Larunbatean, azaroak 9, txapelketako laugarren eta azken saioa jokatu zen Lesakan. Larunbateko jardunaldian 480 kilo azpitiko emakumezko taldeek eta 550 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

 

550 KILO (Mistoak 8x8) – Bigarren jardunaldia             SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                    4 puntu                                  Txapeldunak: BETI-GAZTE (8 puntu)

2.- TXANTREA                      3 puntu                                  Bigarrenak: TXANTREA (5,5 puntu)

3.- BERRIOZAR                    2 puntu                                  Hirugarrenak: BERRIOZAR (4,5 puntu)

4.- ANTSOAIN                       1 puntu                                 Laugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 550 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.

 

 

 

480 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia      SAILKAPEN OROKORRA

1.- TXANTREA                      2,5 puntu                                     TXANTREA (5 puntu)

2.- BETI-GAZTE                    2,5 puntu                                     BETI-GAZTE (5 puntu)

3.- ANTSOAIN                       1 puntu                                       ANTSOAIN (2 puntu )

 

Lehen postua erabakitzeko berdinketa haustea egin ondoren, 480 kiloko txapela Txantrearentzat izan zen. Beraz, 480 kiloko kategorian txapeldunak Txantreakoak, bigarren postuan Beti-Gazte eta hirugarrenean Antsoain.

 

 

Larunbateko jardunaldiarekin amaiera eman zitzaion Nafarroako Sokatira Txapelketari. Kategoria bakoitzeko txapeldunak talde hauek izan dira:

 

600 kilo (gizonezkoak):         Beti-Gazte

520 kilo (emakumekoak):      Beti-Gazte

550 kilo (talde mistoak):        Beti-Gazte

480 kilo (emakumezkoak):    Txantrea

 

Orain talde gehienak Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketan parte hartuko dute.

Txapelketa azaroaren 10ean hasi eta abenduaren 21ean  bukatuko da.

Nafarroako 2. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Finala atzo, azaroak 10,  jokatu zen Aldatzen, eguerdiko 13:00ean.

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu zituen.

 

Emaitzak:

 

Txapelduna:    Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)       21:54

Bigarrena:       Xuban Kañamares (Arostegi)            21:58

Hirugarrena:    Patxi Mindegia (Zubieta)                  23:51

Laugarrena:     Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)    24:07

Bosgarrena:     Mikel Indakotxea (Zubieta)               24:43

 

Lehen bi sailkatuak mailaz igo dira, heldu den urtean lehen mailan hartuko dute parte.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación