EMAITZAK

Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketaren Kanporaketa/Nafarroako Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa/Euskal Herriko Emakumezkoen Arpana Txapelketa

Atzo uztailak 25, arratsaldeko 18:00etan Elizondoko Iriarte Pilotalekuan jokaturiko kanporaketa eta txapelketen emaitzak hauek izan ziren:

 

NAFARROAKO LOKOTX BILTZE TXAPELKETAREN KANPORAKETA

 

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Emaitzak:

1. Alis Alonso (Txantrea)                            6:38

2. Aitor Blanco (Txantrea)                           6:44

3. Asier Gamio (Berroeta)                            6:44

4. Imanol Kañamares (Arostegi)                6:46

5. Fernando Etxegarai (Bera)                      6:50

6. Iñigo Lasaga (Bera)                                6:54

7. Gaizka Arbizu (Berriozar)                        7:11

8. Haritz Jamar (Erronkari)                          7:21

9. Gorka Ibiricu (Iruñea)                              7:56

 

Oharrak:

-          Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortu dute. Finala uztailaren 29an jokatuko da Berako Zelai Gorrian arratsaldeko 18:30 (euria egiten badu Eztegarako Pilotalekuan).

-          Fernando Etxegaraik Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du uztailaren 28an arratsaldeko 18:00etan Gasteizen jokatuko den Euskal herrialdeen arteko Txapelketan.

 

 

NAFARROAKO EMAKUMEZKOEN LOKOTX BILTZE TXAPELKETA

 

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Emaitzak:

Txapelduna: Maika Ariztegi (Ituren)                       7:44

Bigarrena: Maialen Lakuntza (Antsoain)                 9:00

 

-         Bi kirolariak Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.

 

 

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEZKOEN ARPANA TXAPELKETA

 

Egin beharreko lana: etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 epai eman.

 

Emaitzak:

Txapeldunak: Itxaso Onsalo (Areso) eta Leire Astiazaran (Villabona)          3:47

Bigarrenak: Nerea Sorondo (Bera) eta Irati Astondoa (Zeanuri)                     4:49

 

 

 

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación