EMAITZAK

Duela gutxiko emaitzak

Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Azaroaren 15ean jokatu zen Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan.

 

Aizkolari bakoitzak moztutako enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.

 

Emaitzak:

Txapelduna: Iker Vicente (Otsagi)             32:16

Bigarrena: Juan Jose Lopez (Lezaun)         33:57

Hirugarrena: Jon Rekondo (Leitza)            34:18

Laugarrena: Ruben Saralegi (Leitza)          38:56

Bosgarrena: Joxean Etxeberria (Ziga)        39:04

 

Aizkora Finalarekin batera, Mikel Lopetegik “Urra”ren harrijasotze erakustaldia eskeini zuen.

Nafarroako 2. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Finala atzo, azaroak 10,  jokatu zen Aldatzen, eguerdiko 13:00ean.

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu zituen.

 

Emaitzak:

 

Txapelduna:    Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)       21:54

Bigarrena:       Xuban Kañamares (Arostegi)            21:58

Hirugarrena:    Patxi Mindegia (Zubieta)                  23:51

Laugarrena:     Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)    24:07

Bosgarrena:     Mikel Indakotxea (Zubieta)               24:43

 

Lehen bi sailkatuak mailaz igo dira, heldu den urtean lehen mailan hartuko dute parte.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 4. jardunaldia (Lesaka)

Larunbatean, azaroak 9, txapelketako laugarren eta azken saioa jokatu zen Lesakan. Larunbateko jardunaldian 480 kilo azpitiko emakumezko taldeek eta 550 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

 

550 KILO (Mistoak 8x8) – Bigarren jardunaldia             SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                    4 puntu                                  Txapeldunak: BETI-GAZTE (8 puntu)

2.- TXANTREA                      3 puntu                                  Bigarrenak: TXANTREA (5,5 puntu)

3.- BERRIOZAR                    2 puntu                                  Hirugarrenak: BERRIOZAR (4,5 puntu)

4.- ANTSOAIN                       1 puntu                                 Laugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 550 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.

 

 

 

480 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia      SAILKAPEN OROKORRA

1.- TXANTREA                      2,5 puntu                                     TXANTREA (5 puntu)

2.- BETI-GAZTE                    2,5 puntu                                     BETI-GAZTE (5 puntu)

3.- ANTSOAIN                       1 puntu                                       ANTSOAIN (2 puntu )

 

Lehen postua erabakitzeko berdinketa haustea egin ondoren, 480 kiloko txapela Txantrearentzat izan zen. Beraz, 480 kiloko kategorian txapeldunak Txantreakoak, bigarren postuan Beti-Gazte eta hirugarrenean Antsoain.

 

 

Larunbateko jardunaldiarekin amaiera eman zitzaion Nafarroako Sokatira Txapelketari. Kategoria bakoitzeko txapeldunak talde hauek izan dira:

 

600 kilo (gizonezkoak):         Beti-Gazte

520 kilo (emakumekoak):      Beti-Gazte

550 kilo (talde mistoak):        Beti-Gazte

480 kilo (emakumezkoak):    Txantrea

 

Orain talde gehienak Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketan parte hartuko dute.

Txapelketa azaroaren 10ean hasi eta abenduaren 21ean  bukatuko da.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 3. jardunaldia

Larunbatean, azaroak 2, Nafarroako Sokatira Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Leitzan. Larunbateko jardunaldian 550 kilo azpitiko talde mistoak eta 480 kilo azpitiko emakumezko tasldeak hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

550 KILO (Mistoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI-GAZTE        4 puntu

2.- TXANTREA          2,5 puntu

3.- BERRIOZAR        2,5 puntu

4.- ANTSOAIN           1 puntu

 

480 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- TXANTREA              2,5 puntu

2.- BETI-GAZTE           2,5 puntu

3.- ANTSOAIN              1 puntu

 

 

Datorren azaroaren 9an,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Lesakako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 2. jardunaldia

Larunbatean, urriak 26, txapelketako bigarren saioa jokatu zen Elizondon. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 520 kilo azpitiko emakumezko taldeek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia     SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                    4 puntu                                    Txapeldunak: BETI-GAZTE (8 puntu)

2.- BERRIOZAR                    3 puntu                                   Bigarrenak: BERRIOZAR (5 puntu)

3.- TXANTREA                      2 puntu                                    Hirugarrenak: TXANTREA (5 puntu)

4.- ANTSOAIN                       1 puntu                                   Laugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)

 

Bi jardunaldietako puntuen batura egin ondoren:

- Lehenik bigarren postua erabakitzeko desenpatea egin zuten Berriozar eta Txantreak (Berriozarrek irabazi zuen).

 

Beraz, ikusiko duzuenez, 600 kiloko txapela Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

 

520 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia            SAILKAPEN OROKORRA

1.- TXANTREA                      2,5 puntu                                Txapeldunak: BETI-GAZTE (5,5 puntu)

2.- BETI-GAZTE                    2,5 puntu                                Bigarrenak: TXANTREA (4,5 puntu)

3.- ANTSOAIN                       1 puntu                                   Hirugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu )

 

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 520 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.

 

Datorren larunbatean, azaroak 2,  emakumezkoen 480 kiloko eta talde mistoen 550 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dira Leitzako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

 

 

Nafarroako Sokatira Txapelketa 8x8. 1. jardunaldia

Larunbatean, urriak 19, eman zitzaion hasiera txapelketari Arbizun. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 520 kilo azpitiko emakumezkoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI-GAZTE        4 puntu

2.- TXANTREA          3 puntu

3.- BERRIOZAR        2 puntu

4.- ANTSOAIN           1 puntu

 

520 KILO (Emakumezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI-GAZTE            3 puntu

2.- TXANTREA              2 puntu

3.- ANTSOAIN              1 puntu

 

 

Datorren urriaren 26an,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Elizondoko pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketak (Gizonezkoak eta emakumezkoak)/Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa

Hiru txapelketa hauek larunbatean, irailak 28, jokatu ziren Igantziko pilotalekuan.

Euskal Herriko Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Lana:   1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx bildu

EMAITZAK:

Txapelduna: Maider Etzezabal (Azpeitia, Araba) 7:48.69

Bigarrena: Ainhoa Iraizoz (Eltso, Nafarroa)              7:48.80

Hirugarrena: Zuriñe Frutos (Artziniaga, Araba)        7:50.05

Laugarrena: Irantzu Onaindia (Gernika, Bizkaia)     7:55.95

Bosgarrena: Maiak Ariztegi (Ituren, Nafarroa)         7:59.46

Seigarrena: Goizalde Aransolo (Muxika, Bizkaia)    8:28.88

 

Euskal Herriko Gizonezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Lana:   1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx bildu

EMAITZAK:

Txapelduna: Imanol Kañamares (Arostegi, Nafarroa)     6:23.64

Bigarrena: Unai Iantzi (Aniz, Nafarroa)                                 6:28.83

Hirugarrena: Aritz Ruiz (Artziniaga, Araba)                          6:34.37

Laugarrena: Patrik Saitua (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia)       6:40:83

Bosgarrena: Jon Larrañaga (Mendaro, Gipuzkoa)              6:49.13

Seigarrena: Xabi Vegas (Elgea, Araba)                               6:58.62

Zazpigarrena: Natxo Gomez (Getxo, Bizkaia)                     7:01.44

Zortzigarrena: Uxer Mozo (Ikaztegieta, Gipuzkoa)              7:30.34

 

Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa

Lana:   Etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 ebaketa

EMAITZAK:

Txapeldunak: Mikel Eugi (Beunza) eta Itxaso Onsalo (Areso)              4:53.43

Bigarrenak: Daniel Saldias (Arraiotz) eta Irune Biurrun (Antsoain)             6:42.73

Hirugarrenak: Unai Bertiz (Sunbilla) eta Esti Gastearena (Iruñea)              7:33.13

 

Txapelketa hauetaz gain herritarren arteko herri kirol proba desberdinak ikusteko aukera izan zen.

 

 

Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

Atzo irailak 22, arratsaldeko 17:30etan jokatu zen Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

 

Emaitzak:

1. Iker Vicente (Otsagi) 14:51

2. Jon Rekondo (Leitza) 15:46

3. Ruben Saralegi (Leitza) 16:08

4. Juan Jose Lopez (Lezaun) 16:26

5. Joxean Etxeberria (Ziga) 17:08

6. Iban Resano (Dorrao) 17:16

7. Oier Kañamares (Arostegi) 17:48

8. Eneko Saralegi (Leitza) 18:38

9. Asier Pellejero (Areso) 18:55

 

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortu dute. Finala Donezteben  jokatuko da azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00ean.

Azkeneko bi sailkatuek printzipioz maila galduko dute. Azken aurreko sailkatuak Julen Kañamaresen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

Euskal Herrialdeen Arteko Kirol Txapelketa 2019 (Bilbo)

Abuztuaren 31an jokatu zen Bilbon. Nafarroa lehenengoa sailkatu zen 34 punturekin.

Bertan Euskal Herriko Herrialde gehienek parte hartu zuten: Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparralde.

Eguraldi txarra zela eta Sokatira eta Lasto Altxatze probak bertan behera utzi ziren.

Emaitzak:

 

1. Nafarroa 34 puntu

2. Bizkaia 28 puntu

3. Araba 25 puntu

4. Iparralde 14 puntu

5. Gipuzkoa 13 puntu

Euskal Herrialdeen Arteko Kirol Txapelketa - 7 Provincias

Se disputó en Bilbao el 31 de agosto. Nafarroa quedó en primer lugar con 34 puntos.

En el Campeonato participarón la mayoría de las provincias: Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa e Iparralde.

Debido al mal tiempo, no se celebraron las pruebas de Sokatira y de Levantamiento de Fardo.

Resultados:

 

1. Nafarroa 34 puntos

2. Bizkaia 28 puntos

3. Araba 25 puntos

4. Iparralde 14 puntos

5. Gipuzkoa 13 puntos

 

 

 

 

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación